Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aldenik Alden, oporraldietatik haratago

Aldenik Alden, oporraldietatik haratago

2018/01/04

Aldenik Alden (LH4-6) programak urte osoan antolatuko ditu ekintzak hemendik aurrera. Ekintza horiek umeekin batera adostuko dira asanbladetan. Hasiera emateko, baina, Atxutxiamaikak eta Ludotekak elkarlanean egin dute ekintza proposamena; Iruñeara irteera, asanblada eta asanbladan adostuko den arratsaldeko ekintza, hain zuzen.

LH4-6 bitarteko umeentzako hiru ekintza antolatu dituzte Atxutxiamakak eta Ludotekak elkarlanean osatzen duten Aldenik Alden programak.

Ekintzak

Urtarrilaren 17an IRUÑEARA IRTEERA: goiza Rocópolis abentura parkean pasako dute, arratsaldea, aldiz, Iruñean. Prezioa: 15€ (Elgoibarko Izarra eta Ludotekako bazkideek 13€)

Urtarrilaren 20an ASANBLADA egingo da hurrengo ekintzaren nondik norakoak erabakitzeko. 17:00etan Ludotekan.

Otsailaren 3an asanbladan erabakitako ARRATSALDE PASA izango dute. Prezioa: 5€ (Elgoibarko Izarra eta Ludotekako bazkideek 4€)

Izen ematea

Urtarrilaren 14ra arte izango da izena emateko epea.

Hemen (KLIK), Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan.

*Plazak mugatuak dira. 

Informazioa

Elgoibarko Izarra: Ubitarte 4, behea (943 74 16 26)

Ludoteka: Gabriel Kurutzelaegi 6, behea (943 74 88 83)