Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udaldirako hezitzaileak behar ditugu

Udaldirako hezitzaileak behar ditugu

2018/03/19

Udaldiko eskaintzan lan egiteko hezitzaileak behar ditu Elgoibarko Izarrak. Gaurtik apirilaren 6ra bitartean zabalduko da lan poltsan izena emateko aukera.

ESKATZEN DA:

  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea edota begirale titulua izatea.
  • Ahozko euskara maila altua izatea.

  Baloratuko da

  • Aisialdian lan-eskarmentua izatea.
  • Elgoibarkoa izatea.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Espezializazio ikastaroak egin izana.
  • Hezkuntza Premia Behar Berezietako ikasketak nahiz esperientzia izatea.
  • Herrigintzan jardun izana.

Curriculumak bidaltzeko epea: apirilak 6, ostirala

Non eta nola: www.elgoibarkoizarra.eus webgunean laga zure curriculuma, gurean lan egin nahi baduzu atalean.

Kontuan hartu beharrekoak:

·  Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.  Datak: apirilaren 13an; arratsaldez, eta 14an; goizez.

·  Hautatuek oinarrizko prestakuntza-asteburu batean hartu beharko dute parte maiatzararen 5etik 6ra.

 

Nabigatu euskaraz