Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udaberriko oporraldiko eskaintza gehigarria

Udaberriko oporraldiko eskaintza gehigarria

2018/03/23

Atxutxiamaikak eta Ludotekak udaberriko oporraldian hainbat ekintza gehigarri antolatu dituzte: SotoTK (1-4 urte bitartekoentzat), ikuskizuna eta kaleko ekintzak (HH2-Lh6 urte bitartekoentzat)

Aldez aurretik izen-ematea izan duten ekintzez gain, eta oporraldia borobiltze aldera, hainbat ekintza antolatu dituzte Atxutxiamaikak eta Ludotekak; irekiak eta izen ematerik gabekoak.

Martxoaren 27an, "Kalean otso, etxean uso" ikuskizuna Patata Tropikala antzerki laborategiaren eskutik. (HH2-LH6)

ORDUA: 18:00etan 

TOKIA: Bolatokiko parkea. (eguraldi txarrarekin Maalako parkea)

Martxoaren 28an, SotoTK 1-4 urte bitartekoentzat.

ORDUA: 11:00-14:00 eta 16:00-19:30 bitartean 

TOKIA: Kultur Etxeko Sotoa.

Apirilaren 6an,  jolasak, tailerrak, eskulanak... (HH2-LH6)

ORDUA: 11:30etatik 13:30etara

TOKIA: Kalegoen Plaza. (eguraldi txarrarekin Maalako parkea)