Albisteak
Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin eguberrietako apaingarriak egiteko familia tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
JOSTAILU ERAKUSKETA Jostailuen aukeraketa: zer hartu kontuan?
Azaroaren 21etik 24ra jostailu erakusketa antolatu dugu Ludotekak, Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak. Bertan, jostailuen aukeraketan kontuan hartu beharrekoak azalduko ditugu, izan ere, jostailuak ondo pasatzeko tresna izanda, komunikaziorako, lotura afektiborako edota balio hezitzaileak lantzeko ere oso egokiak dira. Horrez gain, 18 urtetik gorakoentzako afari-jolasa antolatu dugu Gazte Asanbladarekin batera.
Olentzeroren etxera familia irteera
Izenaduba basoan dagoen Olentzeroren etxera (Mungia) familia irteera antolatu dugu Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak eta Ludotekak. Goizean herri kiroletan arituko gara eta bazkal ostean, Olentzeroren etxea bisitatu eta bertako pertsonai mitologiko ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.
Badator berriz ere Kiribil! Gaur, 17:00etan Maalako parkean
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Gaur, ostirala, azaroaren 9an, 17:00etan Kiribil eta bere lagunak etorriko dira. Bertan, haur eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatzeko.
Ipuinak Familian
Kiribilduz egitasmoaren baitan "Ipuinak Familian" izeneko programa berria jarriko dugu martxan azaroa eta abendua bitartean. Igande arratsaldetan gauzatuko da eta bertaratzen diren familiek ipuinez gozatzeko aukera izango dute: ipuinak ezagutu, kontaketak partekatu, kontaketarako modu berriekin esperimentatu...
Hilabete falta da!
Hilabete barru, azaroaren 23an, ekingo diogu elgoibartarrok eta Euskal Herri osoak Euskaraldia ariketari. Bide onetik doaz ariketari lotutako aurrelanak.
Badator berriz ere Kiribil! Gaur, 17:30ean Maalako parkean
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Gaur, ostirala, urriak 19, 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira. Bertan, haur eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatzeko.
Euskararen eguneko esaldi lehiaketa
Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak, euskararen eguneko esaldi lehiaketa antolatu dugu laugarren urtez. DBH eta BATXIko ikasleentzako antolatu da lehiaketa, eta euskarari lotuta egon behar du esaldiak. Lehiaketa irabazten duen esaldiarekin kamiseta bat prestatuko dugu, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dugu, doan.
Martxan da, jada, Aldenik Alden programa
Atxutxiamaikak LH4-6 bitarteko ikasleei eskaintzen dien programa da. Programaren oinarriak euskararen erabilera, parte hartzea, hezkidetza eta inklusioa dira eta horiek lantzeko jarduera mota ezberdinak garatzen dira umeekin batera.
Badator berriz ere Kiribil! Bihar, 17:30ean Maalako parkean
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Bihar, ostirala, irailak 28, 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira. Bertan, haur eta gurasoekin batera udako abenturak kontatu, jolastu eta dantzatzeko.
Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea
Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta dagoeneko zabalik dago 2018-2019 ikasturtean izena emateko epea.
Gaur zabalduko da EUSKARALDIA ariketan parte hartzeko izen-emate ofiziala
Gaurkoa egun garrantzitsua da Elgoibarko EUSKARALDIA Taldearentzat. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko beste urrats bat emango dugu. Arratsaldeko 19:00etan da hitzordua, Kalebarren plazan (Kultur Etxe parean).
GaraiONera Familia Irteera. Ipuin eguna + NaturArtea
Hizkuntzaren familia transmisioan eragiteko asmoz GaraiOn NaturArtera joango gara bisita antolatu du Atxutxiamaikaren Kribilduz egitasmoak. Ipuin ezberdinez gozatzeko aukera egongo da egun guztian zehar eta Naturarekin egindako artelanak ikusteko aukera izango dute izena ematen duten familiek.
Euskal Herriko 21 kulturgile, Euskara ala Ezkara zikloaren 10. urteurrenean
Egun osoko programa prestatu dugu urriaren 6rako. Kulturgintza izango da gai nagusia eta Euskal Herriko 21 kulturgile gonbidatu ditugu Elgoibarrera. IMH ikastetxean izango da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Gaur, ostirala, oporrak hartuko ditugu!
Elgoibarko Izarraren bulegoko ateak eta pertsianak gaur itxiko dira. BARREN jaiekin batera bueltatuko da eta Ubitarteko bulegoa irailaren 3an zabalduko dugu. Ondo-ondo pasa abuztuko oporrak eta irailean izango dugu berriz ere elkarren berri.
Euskalgintza eta kulturgintza, Euskara ala Ezkara zikloaren 10. urteurrenean
Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen dugun zikloak 10 urte beteko ditu aurten. Kulturgintza izango da gai nagusia eta 21 kulturgile gonbidatuko ditugu gurera. Urriaren 6an izango da (larunbata) eta egun osoko programa prestatzen dihardugu.
TXIKI EGUNERAKO KAMISETAK
Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak Txiki egunerako kamisetak prestatu ditu. EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz ekimena gizarteratzeko beste pauso bat da. Elgoibartarrek ariketa horren berri izan eta izena ematera animatzeko.
Ameli ipuin kontalaria, TERTULIAK programari gero arte esateko, ekainaren 28an
Urtero moduan, ekainean emango diogu amaiera Tertuliak programako ikasturteari. Eta aurten ipuinak eta musika izango ditugu programari gero arte esateko gonbidatu ditugun lagunak.
Ekigain jaia Sallobenten, udari ongi-etorria egiteko
Azken hiru urteetan egin dugun moduan, aurten ere Sallobente-Ermuaran auzora joango gara udari ongi-etorria egitera. Ekainaren 21ean (osteguna) izango da Ekigain jaia, eta programa erakargarria prestatu dugulakoan gaude.
Badator berriz ere Kiribil! Bihar, 17:00etan Maalako Parkean
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean izango da ikasturte honetako azkenengo saioa. Bihar, ekainak 8, 17:00etan Kiribil eta bere lagunak etorriko dira haur eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatzeko.
RSS jarioa