Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zer eragin izan zuen gure antolaketa sozio-politikoan Erromaren etorrerak?

Zer eragin izan zuen gure antolaketa sozio-politikoan Erromaren etorrerak?

2019/04/09

Jokin Lanz historialaria eta EHU-ko irakaslea izango da Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren bigarren gonbidatua. Erromaren etorrerak gurera ekarri zuen aldaketa izugarriaren berri emango digu Lanzek.

Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren bigarren hitzaldia izango da Jokin Lanzek emango duena.

Erromatarrek beraien erakunde politikoak eta gizarte egituraketa erreproduzitu eta bultzatzen zituzten beren menpera ekarritako komunitateetan, beti ere potentzia latindarraren interesei jarraiki. Oraingo honetan Pirinio mendebalde inguruan bizi ziren komunitateen kasuan zentratuko gara, hauen antolaketa sozio-politikoan Erromaren etorrerak suposatu zuen aldaketa izugarrian zentratuz.

 

  • Eguna: Apirilak 10, asteazkena 
  • Ordua:  19:00
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela


Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.  

Nabigatu euskaraz