Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gurean euskaraz, merkataritzan eta ostalaritzan euskara gehiago erabiltzeko

Gurean euskaraz, merkataritzan eta ostalaritzan euskara gehiago erabiltzeko

2019/05/31

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak gure herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko kanpaina jarriko dugu martxan.

Ekainaren 3tik 14ra izango da kanpaina, bi egunak barne. Herriko merkatari-ostalarien eta herritarren artean ematen diren ahozko harremanetan euskararen erabilera sustatzea da helburua. Herriko denda, taberna eta jatetxeetan euskararen erabilera areagotzea.

Horretarako, kanpainan parte hartuko duten merkatari eta ostalariek haiekin euskaraz egiteko gonbita egingo digute elgoibartarroi.  Hala, euskaraz egin edota eskatzen duten bezeroen artean 10 euroko 30 erosketa-txartel zozketatuko dira. Zozketa ekainaren 17an izango da eta erosketa-txartelak kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan gastatzeko izango dira. 

Herriko 44 establezimenduk parte hartuko dute kanpainan. Gurean euskaraz ikurra izango dute denek, bezeroak euskaraz egitera gonbidatzen dituztela jakiteko. Ostalari edo merkatari bakoitzak rol bat aukeratuko du. Ahobizi txartela daramanak paparrean, euskaraz egingo die bezeroei (gaztelaniara pasako da, bezeroak ez duela ulertzen ikusten badu). Belarriprest txartela daraman merkatari-ostalariak, berriz, berari euskaraz egiteko gonbita egiten dio bezeroari, ulertzen duela erakutsiz, nahiz eta belarriprest batzuk ezingo duten euskaraz erantzun.

Guztira 112 merkatari eta ostalarik parte hartuko dute kanpainan; 37 ahobizi izango dira, eta 75 belarriprest.

Hauek dira kanpainan parte hartuko duten establezimenduak.

GUREAN EUSKARAZ parte hartuko dutenak

Nabigatu euskaraz