Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Apirilaren 8tik 14ra izango da Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udako eskaintzan izena emateko epea

Apirilaren 8tik 14ra izango da Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udako eskaintzan izena emateko epea

2019/04/04

Udako oporraldia gerturatzen ari dela-eta, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak haurrentzako eskaintza zabala antolatu dugu elkarlanean. Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean izango da eta adin tarte bakoitzari egokitutako eskaintza berezitua prestatu dugu.

IZEN EMATEA

Apirilaren 8tik  14ra bitartean egin ahal izango da eta hiru aukera dituzue:

  • Elgoibarko Izarran: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00 /16:00-18:00 (ostiral arratsaldeak itxita).  943 741 626
  • Ludotekan: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara.  943 748 883 
  • Webgune honetan bertan
Oharra: Elgoibarko Izarrak txoko osagarriak eskainiko ditu uztailaren 22, 23, 24, 29 eta 30ean eta irailaren 2tik 6ra. Izena emateko KLIK

Udalak dirulaguntzak ematen ditu

1) DSBE (RGI) edo GLL(AES) jasotzen duten familiek kuotaren %70. 
2) Familia ugariek, gurasobakarreko familiek eta bigarren seme-alabaren 
izen emateagatik kuotaren %30. Dirulaguntza eskatzeko maiatzaren 15era arteko epea izango duzue Herritarren Arreta Zerbitzuan.
 
Kontu korronte zenbakiak: ES 35 2095 5036 58 1070736292 (KutxaBank) edo ES55 3035 0007 23 0070065514 (Laboral Kutxa).
 

ESKAINTZA

APAPA (HH2)

  • Ekainaren 24tik uztailaren 5era eta uztailaren 8tik 19ra
  • Astelehenetik ostiralera, Kultur Etxeko Sotoan (Parrokiako arkupeetan hartu eta lagatzeko aukera egongo da)
  • Sarrera eta irteera malgua: 09:00-10:00/12:00-13:00
  • 30 plaza
  • Informazio gehiago KLIK
  • Izena emateko
 

APARIKETAN (HH3-4)

  • Ekainaren 24tik uztailaren 5era eta uztailaren 8tik 19ra
  • Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 bitartean, Parrokiako arkupeetan.
  • Informazio gehiago KLIK
  • Izena emateko
 

FIRIN-FARAN (HH5-LH1)

  • Ekainaren 24tik uztailaren 5era eta uztailaren 8tik 19ra
  • Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 bitartean, Parrokiako arkupeetan.
     (Ostegunetan 18:00ak arte egun-pasa).
  • Informazio gehiago KLIK
  • Izena emateko
 

ABIXADAN (LH2-3)

  • Lau txanda: ekainak 24-28, uztailak 1-5 eta uztailak 8-12
  • Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 bitartean, Parrokiako arkupeetan.
  • Uztailaren 15etik 17ra Galdonako kanpinean egonaldia.
  • Informazio gehiago KLIK
  • Izena emateko 

 

ALDENIK ALDEN (LH4-6)

PLAZAK ZOZKETA BIDEZ BANATUKO DIRA 
  • Egonaldiak:
      Ekainak 24-27 ZUHATZA
      Uztailak 17-19  GALDONAko kanpina
  •  Uztailaren 1etik 12ra:
     Astelehenetan goiz-pasak
     Astearteetan arratsalde-pasak
     Asteazkenetan egun-pasak
  •  Informazio gehiago KLIK
  • Izena emateko  
 

Nabigatu euskaraz