Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bi hitzaldi Hasier Etxeberria zenaren oroimenez

Bi hitzaldi Hasier Etxeberria zenaren oroimenez

2019/03/20

Aurten ere Biba Hasier! ekimena antolatuko dugu. Bigarren edizioa izango da. Hasier Etxeberria idazle eta euskaltzale elgoibartarraren oroimenez, elgoibartarron euskaltasuna sustatzeko helburuarekin.

Azken 10 urteetan urrian Gotzon Garate zenaren oroimenez Euskara ala ezkara zikloa antolatu dugun moduan, iaz ekin genion Biba Hasier! ekimena martxoan antolatzeari. Hasier Etxeberria erkidearen oroimenez, elgoibartarron euskaltasuna sustatzeko helburuarekin.

Bi hitzaldi antolatu ditugu:

 

Euskara batua: Zer lortu dugu? Zein dira erronkak?

Mikel Zalbide eta Andres Alberdi

Martxoak 27, asteazkena

 

Etxera bidean, Xamarrekin

Xamar

Apirilak 3, asteazkena

 

Bi hitzaldiak arratsaldeko 19:00etan izango dira. Kultur Etxeko hitzaldi-gelan lehena eta Kultur Etxeko sotoan bigarrena.

Biba Hasier! ekimena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin.  

Nabigatu euskaraz