Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskara batua: Zer lortu dugu? Zein dira erronkak?

Euskara batua: Zer lortu dugu? Zein dira erronkak?

2019/03/26

Euskara batuaren lorpenak eta erronkak aztertuko dituzte Mikel Zalbidek eta Andres Alberdik, Biba Hasier! ekimenaren baitan antolatu dugun lehen hitzaldi-elkarrizketan.

Euskara batuak iaz bete zituen 50 urte. Euskara batua abian jartzea izan da seguru asko azken urteotan euskaran gertatu den urratsik emankorrenetako bat. Onarpen zabala lortu du, gainera, gizarteko alor guztietan. Gerora begira, hala ere, erronka bat baino gehiago dago oraindik zerumugan: Zein dira erronka horiek? Nola gainditu daitezke?

Mikel Zalbidek erantzungo die Andres Alberdik jarritako puntuei. Zalbide euskaltzain osoa da 2006tik. 2018ko Arantzazuko XVII. Biltzarrean, bera izan zen Euskaltzaindiaren sorrerari eta euskara batuaren egitasmoari buruzko txostengile nagusia. Alberdi, berriz, euskaltzain urgazlea da.  

  • Martxoak 27, asteazkena
  • 19:00
  • Kultur Etxeko hitzaldi-gela

Elkarrizketa hau Hasier Etxeberria idazle eta euskaltzale zenaren oroimenez prestatu dugun Biba Hasier! ekimenaren baitan dago, eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du,  Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.