Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Goazen Korrika egitera!

Goazen Korrika egitera!

2019/04/10

Aurreko edizio guztietan egin dugun moduan, oraingoan ere Korrika egingo du Elgoibarko Izarrak. Melitongo zubiaren alboan dagoen aparkalekuan hartuko dugu lekukoa, eta goizeko 7:15ean bilduko gara bertan. Gonbidatuta zaudete bazkide guztiok Elgoibarko Izarrarekin Korrika egitera!

Elkarteko 54 bazkidek jarritako diruari esker erosi du Elgoibarko Izarrak Korrika egiteko kilometroa. Hamar euro jarri ditu bazkide bakoitzak eta, 564 euro entregatu dizkio Elgoibarko Izarrak Korrikari. Jukal Txurruka eta Jon Barandiaran bazkideek izango dute elkartearen izenean lekukoa eramateko ohorea.  

Ostiral honetan helduko da Korrika Elgoibarrera, eta Elgoibarko Izarrak Melitongo zubiaren alboan dagoen aparkalekuan hartuko du lekukoa. 7:15ean bilduko gara bertan.

Animatu eta etorri Korrika egitera Elgoibarko Izarrarekin!

Goazen Korrika egitera!

Iñaki Konde eta Maialen Astigarraga (2017)