Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Datorren astean oporrak hartuko ditugu!

Datorren astean oporrak hartuko ditugu!

2019/07/24

Datorren asteko martitzenean (uztailak 30) itxiko ditugu Elgoibarko Izarraren bulegoko ateak eta pertsianak. Hilabeteko oporrak hartuko ditugu eta irailaren 2an bueltatuko gara lanera. Gozatu abuztuan, oporrak izan edo ez.

Elgoibarko Izarrara ere heldu da atsedena hartzeko ordua. Hilabeteko oporrak hartuko ditugu.  Sanbartolomeetan bueltatuko da lanera BARREN komunikazioak jaien berri emateko. Ubitarteko bulegoak, berriz,  irailaren 2an zabalduko ditu ateak, urtea amaitu arteko erronka eta lanei ekiteko.

Proiektuei dagokienez, BARRENek bere ohiko ibilbidean egingo du aurrera. Eguneroko jardunean, barren.eus webgunean eta sare sozialetan, eta asteroko dinamikan, BARREN astekariariarekin. Gainera, Elgoibarko berbetiaren gaineko ikastaroa era antolatuko du BARRENek urrian.

Atxutxiamaikari dagokionez, Kiribilduz, Aldenik alden edota Berbazulo bezalako programekin jarraituko du, gure herriko umeen eta familien euskalduntze-prozesuetan laguntzeko.

Bestalde, urriaren 5ean hitzordu garrantzitsua izango dugu. Euskara ala ezkara ingurune digitalean? jardunaldia izango dugu IMH ikastetxean. Egun osokoa izango da eta Euskal Herriko 16 aditu eta aritu izango ditugu Elgoibarren.

Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioari ere helduko diogu udazkenean. Norbanakoek ez ezik, elkarte eta entitateek ere parte hartuko dute 2020an egingo den ariketan, eta Elgoibarko Euskaraldia Taldeak dagoeneko prest daukagu urtebeteko lan-plana.

Amaitzeko, urteroko ekintzak izango ditugu 2019ari agur esateko: Olentzero eta Mari Domingi, Elgoibarko Izarraren aldeko Tonbola, bertso-jaialdia ...

Hori, udazkenerako daukagun garrantzitsuena, baina orain oporrak hartuko ditugu.

Ondo-ondo pasa denok eta irailera arte! 

Nabigatu euskaraz