Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xamarri elkarrizketa, etxerako bidea zergatik eta zelan egin zuen jakiteko

Xamarri elkarrizketa, etxerako bidea zergatik eta zelan egin zuen jakiteko

2019/04/02

1980. urtean ekin zion Xamarrek (Garralda, 1956) bere etxerako bideari. Amatxiri euskaraz egin eta honek “pero ...¿por que hablas así, mi chico?” erantzun zionean.

Horrela hasi zen Frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunaldi baten istorioa. Jatorriz zegokien hizkuntzaren eta kulturaren gabeziaz ohartu eta hori berreskuratzea erabaki zutenean.

Etxerako bidea zergatik eta zelan egin zuen galdetuko diogu Xamarri. Galdetuko diogu zelan ikasi zuen euskara; zelan ezagutu zituen beraien herriko benetako historia eta kultura. Etxerako bidean bizi izan zituen minak, penak eta pozak partekatuko ditu gurekin.

 

  • Apirilak 3, asteazkena
  • 19:00
  • Kultur Etxeko Sotoan

 

Xamarri egingo diogun elkarrizketa Hasier Etxeberria idazle eta euskaltzale zenaren oroimenez prestatu dugun Biba Hasier! ekimenaren baitan antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak,  Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

Nabigatu euskaraz