Albisteak
Udaldirako hezitzaileak behar ditugu
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak udaldiko eskaintzan lan egiteko hezitzaileak behar ditu. Apirilaren 8ra arte egongo da izena emateko aukera.
LH 4-6 bitartekoentzako ekintza eskainiko du Aldenik Alden egitasmoak
Martxoaren 27 eta 28an taldekako tribiala jokatu ahal izango dute izena ematen duten umeek. Indarrean jarri berri den 13/2021 dekretuaren baldintzek eragina dute aisialdiko ekintzetan eta taldeak, gehienez ere, sei pertsonakoak izan beharko dira, beraz, egitasmoak berak aldaketak izango ditu, besteak beste, adin bereizketa egin beharra.
Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udaberriko eskaintzaren izen ematea zabalduko da bihar
Atxutxiamaikak eta Ludotekak elkarlanean antolatutako udaberriko eskaintza martxoaren 29tik apirilaren 9ra bitartean izango da. Mendi irteerak, Rallyeak, familia ekintzak eta abarrak izango dira aukeran, besteak beste.
Urtarrilaren 18rako arratsalde-pasa antolatu du Atxutxiamaikak
San Anton eguna dela-eta, arratsalde-pasako ekintza antolatu du Atxutxiamaikaren Aldenik Alden programak LH 4-6 bitarteko umeentzat.
Sabin Osoro hil da, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteko sortzaileetako bat
Urtarrilaren 8an hil zen Sabin Osoro, 98 urte zituela, eta haren aldeko elizkizuna bihar, asteartea, izango da San Bartolome parrokian, 19:00etan.
Abenduaren 9an jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 28an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta hil honen 9tik 23ra egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarraren bulegoan. Herriko Antzokian izango da jaialdia, iluntzeko 20:30ean hasita.
"ONGI HAZTEKO HAURREK BEHAR DUTEN BIZITZA ONA" AHALDUNTZE SAIOA
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak Udalarekin lankidetzan prestatu duen familia proiektuaren baitan, ahalduntze saio bat antolatu dugu Haziera, Heziketa eta Askatasunaren pedagogian aditua den Ane Ablanedorekin.
Elgoibarko Izarrako langileok greba egingo dugu azaroaren 30ean
Elgoibarko Izarrako langileok bat egin dugu azaroaren 30erako deitutako greba orokor feministarekin, «zaintza eskubide kolektiboaren» aldeko aldarriarekin bat eginez.
ALDENIK ALDEN-eko AZAROKO ESKAINTZA
Neguari ongi etorria emango dio Aldenik Aldenek azaroaren 14 eta 20ko eskaintzarekin.
Atxutxiamaika etapa berrin baten atarian
Azken urteetan Atxutxiamaika Sailaren egitekoa zein izan behar den hausnartzen jardun dugu, eta 2025. urte hau aldaketak emateko urtea dela irizten diogu.
Otsailaren 1ean ospatuko du Atxutxiamaikak Santa Ageda eskea
Iaz moduan, aurten ere Atxutxiamaikak Azkue auzoko baserriak koplatuko ditu Santa Ageda egunaren harira. Familiei eta umeei egokitutako ekimena bada ere, gurekin etorri nahi duen edozein izango da ongi etorria.
Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldia izango dugu irailaren 3an
Elgoibar, kirola eta euskara. Hiru elementu horiek izango dira aurtengo jardunaldiko osagaiak. Irailaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia IMH Campusen, 9:30ean hasi eta 14:30ak arteko iraupenarekin. Zabalik dago izena emateko epea.
Zabalik dago Euskara ala Ezkara Literaturan? jardunaldian izen emateko epea
Urriaren 7an, larunbata, izango da aurtengo jardunaldia, eta euskal literatura izango da gaia.
Zein da euskararen osasuna Osakidetzan?
Garbiñe Garaik eta Ana Bereziartuak izango dute galdera horri eta beste batzuei erantzuteko ardura. Apirilaren 1ean izango da ekitaldia, Aita Agirre kulturgunean.
EUSKARA ALA EZKARA ERTZETAN? Zabalik dago aurtengo jardunaldirako izen-ematea
Urriaren 16an, larunbata, izango da aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldia eta goiz osoko programa prestatu dugu.
Katamixarren basoa ezagutzeko aukera
Irailaren 8an ateak irekitzeko eguna izango dugu Katamixarren basoan, Txillarre baserriko lurretan.
Amaitu dugu BATERA ELGOIBARREN herri-ekimenaren lehen fasea
10 urte barru Elgoibarren euskara gehiago egin eta entzuteko gure herrian bete behar diren baldintzak erabakitzea da Batera Elgoibarren herri-ekimenaren helburu nagusia. 105 elgoibartarrek hartu dute parte prozesuan eta zortzi dira onartu diren baldintzak. Irailean ekingo diogu ekimenaren bigarren faseari, eta abenduan aurkeztu eta onartuko dira baldintzak jendaurrean.
Umeek egindako Olentzeroen erakusketa
Aurten ez da Olentzero eta Mari Domingiren kalejirarik egongo kaleetan zehar, baina hala ere, ez dute hutsik egingo opariak banatzeko lanean. Atxutxiamaikak gainera, umeek egindako olentzeroekin erakusketa bat antolatu du.
Streaming bidez emango dugu abenduaren 29ko bertso saio literarioa
Abenduaren 29an Herriko Antzokian izango den bertso saio literarioa zuzenean on-line ikusteko aukera izango da barre.eus webgunean.
Oporrak hartzera goaz!
Etzi hartuko ditugu oporrak, abenduaren 23an, eta urtarrilaren 4ra arte egongo dira itxita elkarteko ateak. Euskalgintzarentzat eta guretzat ere ez da urte erreza izan, baina gure onena eman dugu.
RSS jarioa