Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Leire Garatxena da Atxutxiamaikako arduradun berria

Leire Garatxena da Atxutxiamaikako arduradun berria

2021/09/09

Leire Garatxena Larrabek (Ajangiz, 1991) ordezkatuko du Naiara Martin Atxutxiamaika aisialdi taldean, aldi batez. Bera izango da Sailaren arduraduna.

Haur Hezkuntzako Gradua eta Gizarte Hezkuntzako Gradua eginak dauzka eta Aisialdiko zuzendari tituluaren jabe da. Ingurumen zentroetan eta natura eskoletan aritu da hezitzaile lanetan, eta euskalgintzako eta herrigintzako zenbait proiektu eta egitasmori lotua ageri da bere izena Bizkaian. Iazko edizioan, esaterako, Euskaraldiaren dinamizatzailea izan zen Busturialdean eta 2015. urteaz geroztik Bertsozale Elkartean ere badihardu lanean, gai-jartzaile.