Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak EUSKARAREN EGUNA, esaldi lehiaketa

EUSKARAREN EGUNA, esaldi lehiaketa

2021/11/15

Euskara foku izanda, euskal kantuetatik esaldi bat atera beharko da.

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen egunaren harira, esaldi lehiaketa jarriko dugu  abian  Udalaren laguntzarekin.

Euskara foku duen esaldi bat aurkeztu beharko da taldeka; euskal abesti batetik ateratako esaldia izan beharko da ezinbestean, beti ere, euskarari erreferentzia egiten diona.

DBH edo Batxilergoko ikasleei zuzenduriko iniziatiba da.

Lehiaketa irabazten duen taldeak graffitigile profesional baten laguntzaz, bere esaldia Elgoibarko horma batean idazteko eta irudikatzeko aukera izango du, graffitigintzako teknikak ezagutu eta praktikan jartzearekin batera. Ikasgela irabazleak 12 kide hautatu beharko ditu, eta horiek izango dira graffitia egingo dutenak. Graffitia urtarrilean egitea aurreikusten da.

Esaldia aurkezteko azken eguna ABENDUAREN 1a da. Esaldia, atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus helbidera bidali behar da datu hauek jarrita: taldearen izena, zenbatek osatzen duten taldea, helbide elektronikoa eta ikastetxearen izena.