Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Edu Iriondoren “Satorra eta gu” kontzertua, uztailaren 3an

Edu Iriondoren “Satorra eta gu” kontzertua, uztailaren 3an

2021/06/24

Mungian bizi den Edu Iriondo elgoibartarraren bigarren lana da “Satorra eta gu” diskoa. Herriko Antzokian izango da kontzertua eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Edu, esan bezala, elgoibartarra da baina aspaldidanik bizi da Mungian. Taldea proiektu bitarako elkartu da, disko bi sortzeko. Edu Iriondo hainbat kantaren letra eta doinua prestatzen joan da, eta Alberto Iriondo (anaia, teklatuarekin), Juankar Martin (gitarra) eta Igor Bilbao (baxua) hasieratik egon dira bere aldamenean. Elgoibarko kontzertuan, baina, bateria eta beste ahots batzuk ere izango dira oholtza gainean. Bederatzi lagun egongo dira, denera.  

 

Gaiak, estiloak, letrak eta doinuak kantaren jaiotzatik eskutik joan behar dutela uste du Eduk. Ez daki irakurtzeko kantak diren ala kantatzeko poema-nahiak. Horrela, gai bakoitzak bere musika-estiloa eskatzen du eta alderantziz: letra eta gai batzuek blues bat eskatzen dute, beste batzuek sanba bat, beste batzuek rock klasikoa, kanta batek arin-arin eskatzen du erritmo afrikarrekin nahasian, eta, azkenik, baladaren bat ere bada diskoan. Ikusten duzuen moduan, denetarik dago Satorrak eta gu diskoan.   

  • Eguna: uztailak 3, larunbata                 
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Herriko Antzokia
  • Prezioa: 5 €

 

Sarrerak erosteko: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean - Aita Agirre kulturgunea 3, 3. ezkerra - 943 741 626 - elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus 

(Herriko Antzokian ere eros daitezke sarrerak, kontzertu egunean, sarrerarik geratzen bada).

 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Elgoibarko Udaleko Kultura Saila.