Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Egunean behin" aplikazioan aritzeko taldea sortu dugu

"Egunean behin" aplikazioan aritzeko taldea sortu dugu

2021/09/27

Elgoibarko Izarratik 'Egunean Behin' lehiaketan parte hartzeko taldea sortu dugu, elgoibartarrek elkarrekin euskaraz jolasteko eta elkarrekin euskaraz gozatzeko. Gaur, irailak 27, astelehena, hasiko da 8. denboraldia.

Bakarka edota taldean jokatzeko prestatua dago Eibarko CodeSyntax enpresak garatutako 'Egunean Behin' aplikazioa

Elgoibarko Izarra taldean sartzeko E26E82 giltza sartu behar da. 

  • Sariak

Herritarrengan euskara sustatzeaz gain, lehia osasuntsu bat sortu nahi dugu. Denboraldi amaieran sari bat banatuko dugu lehen sailkatuarentzat, eta bigarren sari bat ere izango da, zozketa bidez banatuko duguna.

  •  10 galdera egunean

Lehiaketaren funtsa oso sinplea da: 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea. Aplikazioaren izenak dioen bezala, egunean behin bakarrik erantzun daitezke galderak eta astez aste eguneratzen da sailkapena. Euskara hutsezko aplikazioa da eta orotariko gaiak lantzen ditu: matematika, historia, geografia...

Animatu eta parte hartu!