Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea

Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea

2021/09/23

Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta dagoeneko zabalik dago 2021-2022 ikasturtean izena emateko epea.

2001ean jarri zen martxan Tertuliak programa euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik edo aukerarik ez daukatenentzat. Lauzpabost laguneko taldeak osatzen dira, eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egoten da, taldea dinamizatzeko.

 

Urrian hasi eta ekainera arte iraungo du ikasturteak, eta programaren oinarrian astero izaten den ordubeteko tertulia-saioa dago. Tertuliak programa doan da eta izena emateko epea urriaren 8an amaituko da.

 

Beraz, programan parte hartzera gonbidatuta daude euskaraz berba egin nahi baina horretarako aukerarik edo erraztasunik ez daukaten bazkide eta herritar guztiak. 2020-2021 ikasturtean, adibidez, 35 lagunek parte hartu zuten, sei taldetan banatuta.  

 

Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira, eta Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jasotzen du.  

 

Izena emateko eta informazio gehiago: