Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik dago Haurren aurrean FAMILIA-GINKANAn izena emateko epea.

Zabalik dago Haurren aurrean FAMILIA-GINKANAn izena emateko epea.

2021/11/17

Haurren aurrean, helduok heldu ekimenaren baitan, Haurren aurrean FAMILIA-GINKANA antolatzera goaz. Azaroaren 27an izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita.

20 familia, lau familiako bost talde, bost gune eta gainditu beharreko bost proba. Horiek dira familia-ginkanako datu nagusiak. Osagaiak, berriz, umeak, umeen gurasoak, familiak, familia arteko harreman-jolasa, eta euskaraz ondo pasatzeko gogoa. 

 

Azaroaren 27an, larunbata, izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita.

0 eta 12 urte arteko umeak dituzten familiek izango dute parte hartzeko aukera. Animatu eta eman izena!

 

Izena emateko, klikatu HEMEN 

943 74 16 26

Izena emateko azken eguna: azaroak 24.

 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, Elgoibar Ikastola, Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibarko Haurreskola eta Elgoibarko Ludoteka.