Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Katamixarren basoa; naturan hazi eta hezteko gunea

Katamixarren basoa; naturan hazi eta hezteko gunea

2021/05/24

Txillarre Baserriak eta Elgoibarko Izarrak proiektu berri bat jarriko dute abian irailean: Katamixarren basoa. Eskola orduz kanpoko jarduera izango da eta naturan hazi eta hezteko gunea eskainiko zaie bertan parte hartuko duten umeei. HH3tik gorako umeei zuzenduta egongo da.

Eskolaz kanpoko ekintza bat izango da eta helburu nagusia, umeek naturarekin kontaktu zuzen bat izatea da, horrela, natura ezagutzen eta maitatzen ikasten joango dira. Proiektu honen barruan, baserri mundua ezagutzeko aukera izango dute, beraientzat baratze zati bat egokituko da eta baserrian dauden animaliekin harremana ere landuko da. Garai bakoitzean ekintza ezberdinak egingo dira, naturaren zikloak ezagutuz. Natura maitatzen ikasi eta naturarekiko errespetuz jokatzen laguntzea du helburu nagusi.

Helburuak

  • Naturarekin elkarrekintzan aritzeko espazioa eskaintzea aisia hezitzailearen bitartez.
  • Euskarazko komunikazioa eta ahozkotasuna lantzea
  • Haurren autonomia lantzea (ekintzari eta pentsamenduari dagokionean), euren emozio eta interesekin konektatzeko aukera eskainiz.
  • Umeen arteko elkarbizitza eta elkarlana sustatzea.
  • Jardun ekonomiko baten ezagutza eta bizipena eskaintzea; nekazaritza, alegia.
  • Haurren somena sustatzea naturaren bitartez.
  • Euskal kulturara hurbiltzea baserriko mundua, tresneria, auzolana eta abarrak sustatuz.
  • Gurasoak basoeskolara gerturatzeko ekintzak garatzea.
  • Genero rolak gainditzea pedagogia berdearen bitartez.

Metodologia

Jolas librea ardatz moduan daukan pedagogia berdean oinarrituta egongo den proiektua izango da, horrela, ume bakoitzak, arau batzuen barruan, bere erritmora jolastu eta ikasteko aukera izango du.

Tokia

Txillarre baserria, Sallobente auzoa

katamix 2 katamix1

Egutegi eta ordutegia

Egunak: astearte, asteazken eta ostegunak (aukeratzeko)

Ordutegia: 16:45-18:45

Prezioa

30€ hilean, astean behin.

Izen ematea

klik

Información en castellano