Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak ARIMEN GAUA

ARIMEN GAUA

2021/10/21

Eragile ezberdinen artean egitarau bateratu bat sortu da. Guretik Arimen gaua ospatu nahi dugu eta iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada egingo dugu.

Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… barrura begirako ariketan jartzen gaitu urtaro honek. 

Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea. Baina beste asko urteetan zehar galtzen joan dira, egiten zirenaren ezagutza ere ia galtzeraino. Horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko ahaleginean hasi nahi da, gaur egungo   ikuspegitik ematen diren aukerak eta erakargarritasuna baliatuta.

Eragile ezberdinak batuta, egitarau bat sortu da aurten lehenengoz. Ospakizunari ikusgarritasuna eman nahi zaio eta aurrera begirako urteetan eragile gehiago batu eta egitaraua lantzen eta sortzen joan. 

Urriaren 26tik hasi eta urriak 31ara arteko egunetan eskaintza ugari egongo dira: familia tailerrak, haurrentzako tailerrak, kale ekintzak, dantza, musika, ipuinak...

Parte hartu duten eragileak, Elgoibarko Izarra, Gotzon Garate udal liburutegia, Elgoibarko Udal Gaztelekua, Elgoibarko  Udal Ludoteka, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskola eta Haritz dantza taldea. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako foru aldundia eta Elgoibarko udalaren babesarekin.

Izen ematea: Tailerretan eta eske errondan izena emateko esteka honetan sartu.

LH 1, 2 eta 3

LH 4,5 eta 6