Albisteak
HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena, azaroaren 22tik abenduaren 5era
0 eta 12 urte arteko umeekin harreman zuzena duten helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatu eta euskara gehiago erabil dezaten prestatutako aktibazio ekimena da Haurren aurrean, helduok heldu.
ARIMEN GAUEKO EKITALDIA
Igandean, urriak 31, 20:00etan Arimen gaueko ekitaldia egingo da Maalan.
ARIMEN GAUA
Eragile ezberdinen artean egitarau bateratu bat sortu da. Guretik Arimen gaua ospatu nahi dugu eta iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada egingo dugu.
Ostiralean amaituko da Euskara ala Ezkara jardunaldian izena emateko epea
Euskara ala Ezkara ertzetan? izango da aurtengo jardunaldiaren leloa, eta, besteak beste, XXI. mendeko euskal identitateak aztertuko dira.
"Egunean behin" aplikazioan aritzeko taldea sortu dugu
Elgoibarko Izarratik 'Egunean Behin' lehiaketan parte hartzeko taldea sortu dugu, elgoibartarrek elkarrekin euskaraz jolasteko eta elkarrekin euskaraz gozatzeko. Gaur, irailak 27, astelehena, hasiko da 8. denboraldia.
Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea
Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta dagoeneko zabalik dago 2021-2022 ikasturtean izena emateko epea.
EUSKARA ALA EZKARA ERTZETAN? jardunaldia, urriaren 16an
Gero eta gutxiago falta aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldirako. Urriaren 16an izango da, IMH ikastetxean. Izen-ematea zabalik dago.
Leire Garatxena da Atxutxiamaikako arduradun berria
Leire Garatxena Larrabek (Ajangiz, 1991) ordezkatuko du Naiara Martin Atxutxiamaika aisialdi taldean, aldi batez. Bera izango da Sailaren arduraduna.
LAN ESKAINTZA
Elgoibarko Izarrak aldi baterako Atxutxiamaikarako aisia hezitzaileko koordinatzailea behar du.
Bihar, uztailak 30, oporrak hartuko ditugu!
Bihar itxiko ditugu elkarteko bulegoko ateak. Hilabeteko oporrak hartu eta abuztuaren 30ean bueltatuko gara lanera. Gozatu abuztuan, oporrak izan edo ez.
Abuztuaren 30etik irailaren 7ra ere TXOKO OSAGARRIAK!
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak, txoko osagarriak eskainiko ditu udako oporren bueltan.
Edu Iriondoren “Satorra eta gu” kontzertua, uztailaren 3an
Mungian bizi den Edu Iriondo elgoibartarraren bigarren lana da “Satorra eta gu” diskoa. Herriko Antzokian izango da kontzertua eta sarrerak salgai daude dagoeneko.
"Sugarren mende" liburuaren aurkezpena, TERTULIAK programaren ikasturte amaierarako
Aurten liburu baten aurkezpena izango dugu TERTULIAK programaren ikasturte amaierarako. Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) eta Helena Xurio (Zugarramurdi, 1970) etorriko dira gurera Sugarren mende liburua aurkeztera.
Katamixarren basoa; naturan hazi eta hezteko gunea
Txillarre Baserriak eta Elgoibarko Izarrak proiektu berri bat jarriko dute abian irailean: Katamixarren basoa. Eskola orduz kanpoko jarduera izango da eta naturan hazi eta hezteko gunea eskainiko zaie bertan parte hartuko duten umeei. HH3tik gorako umeei zuzenduta egongo da.
LH4-6 bitartekoentzako Zumaiara irteera
Atxutxiamaikaren Aldenik Alden programak egunpasako irteera antolatu du Zumaiara maiatzaren 29an. Bertan erronka ezberdinei aurre egiteko jolasak prestatu dituzte hezitzaileek parte hartzaileen gozamenerako.
Umeentzako kontzertuak eta tailerrak Idotorben
Elgoibarko Musika eta Dantza Eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikaren Kiribilduz programak umeentzako kontzertuak eta tailerrak antolatu dituzte HH3tik gorako umeentzat maiatzaren 21ean, 17:30etik aurrera.
Atxutxiamaika eta Ludotekaren eskaintzan izena ematen duten guztiek izango dute plaza udako eskaintzan
Gaur, maiatzak 7, Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udaldiko plazak esleituko dira. Izen emate epe barruan izena eman duten pertsona guztiek plaza izango dute udaldiko eskaintzan
LAN ESKAINTZA
Elgoibarko Izarrak bi langile behar ditu: Aldi baterako Atxutxiamaikarako aisia hezitzaileko arduraduna eta irailetik aurrera martxan jarriko den natura proiekturako hezitzailea.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak 2020ko Errenta kanpainan aitorpenak euskaraz egitera animatzen dituzte elgoibartarrak.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak gonbita egiten diete elgoibartarrei, herritarren hizkuntza gaitasunak balioan jarriz, errenta aitorpena egitean eta Ogasunarekiko harreman hizkuntza zehaztean, euskara aukeratu dezaten.
LH4-6koentzako rol jokoa antolatu du Aldenik Alden programak
Morterika inguruan pasako dute eguna LH4-6 bitarteko umeek. Tribu ezberdinez osatutako rol jokoa izango da eta erreinu galduaren sekretua aurkitu beharko dute parte hartzaileak.