Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Goazen KORRIKA egitera!

Goazen KORRIKA egitera!

2022/03/28

Aurreko edizio guztietan egin dugun moduan, oraingoan ere KORRIKA egingo du Elgoibarko Izarrak. Errosario kalean hartuko dugu lekukoa, Gorostiza liburu-denda zegoen tokian. Goizeko 10:15ean bilduko gara bertan. Gonbidatuta zaudete bazkide guztiok Elgoibarko Izarrarekin KORRIKA egitera!

Elkarteko 44 bazkidek jarritako diruari esker erosi du Elgoibarko Izarrak KORRIKA egiteko kilometroa. Hamar euro jartzeko gonbita jaso zuen bazkide bakoitzak, baina batzuk gehiago ere jarri dutenez, 490 euro entregatu dizkio Elgoibarko Izarrak Elgoibarko AEK euskaltegiari.

 

Iñasio Garmendiak, Aitor Lauzirikak eta Gorane Ayestak izango dute elkartearen izenean lekukoa eramateko ohorea.  

 

Ostiral honetan helduko da KORRIKA Elgoibarrera, eta Elgoibarko Izarrak Goroztiza liburu-denda zegoen tokian (Errosario kalean) hartuko du lekukoa. 10:15ean bilduko gara bertan.

 

Animatu eta etorri KORRIKA egitera Elgoibarko Izarrarekin!