Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak SotoTK udaberriko oporraldian

SotoTK udaberriko oporraldian

2022/03/31

0-5 urte bitarteko haurrei zuzenduriko SotoTK antolatu du Atxutxiamaikak Udaberriko oporraldirako.

Apirilaren 12an eta 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, SotoTK eskainiko da, 0-5 urte bitarteko haurrentzat.  Sarrera doan eta librea izango da, hau da, izen ematerik gabe eta haurrek heldu batekin lagunduta etorri beharko dute.

Espazio honen helburua, familian esperimentazio eta esplorazio gunea sortzea izango da jolasa oinarri izanda; honekin, familiei momentu eta esperientzia positiboak sortzeko tokia eskaini nahi zaie. 

Ekintza hau Atxutxiamaikak antolatu du Udalarekin lankidetzan.

ANIMATU ZAITEZTE! ONDO PASATUKO DUGU!

SotoTK udaberriko oporraldian

Kartela