Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak ERROMERIA FAMILIAN

ERROMERIA FAMILIAN

2022/05/12

Musika Eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak, musikaren erritmoarekin bete eta alaituko dute Azkue auzoa maiatzaren 20an, barixakuan

Egun ezin hobea antolatu dute Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Musika Eskolak, Udaletxearekin lankidetzan.

Musikaren erritmoa gorputzean sartuaz batera, hainbat ekintza egingo dira arratsaldeko 17:30ean hasi eta arratsaldeko 19:30ak arte.

Nahi izanez gero, 16:45ean Maalan elkartuko dira Azkue auzora elkarrekin  joateko. 

17:30ean erromeria hasiko da, aukera bikaina eskeletoa mugitzeko!

Eguna amaitzeko, 18:30ean, tailerren txanda izango da 19:30ak arte; instrumentu desberdinak sortu, aurpegia margotu... 

Eguraldi txarra egingo balu,  Maalako parkean egingo dira ekintzak.

Ez da izena eman behar eta doako ekintza da.

ANIMATU ONDO PASATZERA FAMILIAK!

ERROMERIA FAMILIAN

ERROMERIA FAMILIAN