Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak “Erdaldun berrien kluba” bakarrizketa, Tertuliak programaren ikasturteari amaiera emateko

“Erdaldun berrien kluba” bakarrizketa, Tertuliak programaren ikasturteari amaiera emateko

2022/06/17

Bakarrizketa bat izango dugu TERTULIAK programaren aurtengo ikasturteari amaiera emateko. Ekainaren 23an izango da, Aita Agirre kulturgunean.

Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba ERDALDUN BERRIEN KLUBA delako, eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldun berria izatea?”   

Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) euskara elkarteak sortutakoa da Erdaldun berrien kluba bakarrizketa, eta Olatz Pagaldayk egiten ditu aktore-lanak.

 

EGUNA: ekainak 23, osteguna

ORDUA: 19:00

TOKIA: Aita Agirre kulturguneko areto nagusia

 

Bakarrizketa Tertuliak programaren aurtengo ikasturteari amaiera emateko antolatu dugu, baina ateak zabalik egongo dira Tertuliak programan parte hartzen ez dutenentzat ere. Doan izango da.

ANTOLATZAILEAK: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia