UDABERRIKO OPORRALDIKO ESKAINTZA H.H.5-L.H.6
Hortxe udaberriko oporraldiko eskaintza berria. Hau da Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak lankidetzan prestatutako programazioa
Hasiera batean HH5 eta LH3 bitarteko haurrei egindako udaberriko oporraldiko eskaintza bertan behera geratu da, arrazoi ezberdinak direla medio.
Egoera aztertu ostean, udaberriko oporraldian eskaintza berri bat egitea erabaki dugu.
Firin Faran (HH5-LH1) eta Abixadanek (LH2-3) eguneroko eskaintza bat izango dute. Bertan, ekintza bereziak egiteko aukera izango dute.
Bestalde, Aldenik Alden (LH 4-6) adin tartean, egonaldian parte hartzeko izen ematea luzatuko da.
Animatu eta parte hartu ondo pasatuko dugu eta!
IZEN EMATEA:
Martxoaren 29ra arte egongo da izena emateko aukera. Online bidez, HEMEN klik eginda edota aurrez aurre Elgoibarko Izarran eta Udal Ludotekan.