Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kiribilduz bueltan da!

Kiribilduz bueltan da!

2022/05/06

Kiribilduz bueltan da eta hori ospatzeko bi ekintza desberdin egingo dira: bata maiatzaren 21ean eta bestea ekainaren 3an.

Atxutxiamaikak HH2tik hasita LH2ra bitarteko haurrei zuzenduriko KIRIBILDUZ programa landu du udalarekin lankidetzan; maiatzak 21 eta ekainak 3 egunetan aurrera eramango dena. Izen ematea www.elgoibarkoizarra.eus webgunean edota Elgoibarko Izarraren bulegoan burutu behar da. Honen inguruko informazioa jarraian duzue:


KIRIBILDUZ bueltan da! 

 

HH2tik hasita LH2ra bitarteko haurrei zuzenduriko programa. Familien artean euskararen transmisioaren garrantziaz kontzientziatzeko programa izanik, espazio euskaldunak eskainiko dira guraso eta seme alaben arteko ekintza desberdinak antolatuz.

 

Izen ematea, halaber, zabalik egongo da maiatzak 9tik maiatzaren 16ra arte eta interesdunek, jarraian eman dezakete izena, edo aurrez aurre Elgoibarko Izarraren bulegoan. 

 

MAIATZAK 21, Idotorbe (San Pedro) auzoan, ORIENTING 

Idotorbe (San Pedro) auzoan, orientazio ekintza prestatuko da. Familia horietan anai- arreba nagusiagoak baleude, ongi etorriak lirateke baita ere! 

Goizeko 10:00 etan elkartuko dira bertan, arratsaldeko 13:00ak arte. Familiek elkarren aurka jokatu beharko dute orientazio jolasean; baina, behin jolasa bukatzean, elkar ezagutzeko eta euskaldun giroan aritzeko, mokadutxoa egingo dute. 

-Prezio arrunta: Familiako 9€

-Bazkideek: Familiako 8€

Izena emateko:

Euskaraz (KLIK)

Ele bietan (KLIK)

 

EKAINAK 3, Maalako parkean KIRIBILI ONGI ETORRIA! 

Maalako parkean izango dira, musika, antzerki eta eskulanak burutzen.

 

EKINTZA HONETARAKO EZ DA IZENA EMAN BEHAR

 
Kiribilduz bueltan da!

Kartela