Albisteak
Zuhatzara irteera LH3-6koentzat
Atxutxiamaikaren aisia egitasmoak eta ludotekak Zuhatzara irteera antolatu dute ekainean.
Kiribilek badu bere kanta: Ei, Kiribil!
Elgoibarko familietan euskaltasuna sustatzeko sortu zuen Atxutxiamaikak Kiribil barraskiloa edo karakola. Hamaika urte beteko ditu aurten, eta, opari moduan, kanta bat sortu dute Kiribilen hainbat lagunek. "Todos los dias sale el sol" kanta hartu dute oinarri moduan, eta Atxutxiamaikako hezitzailea den Haizea Beristainek jarri ditu letra eta ahotsa. Dantza-koregrafia era prest dago, eta barixaku honetan estreinatuko dute, Maalako parkean, 17:30ean.
Bazkideen Batzar Orokorrak onartu egin ditu 2014ko memoria eta 2015eko kudeaketa-plana
30 bazkidek hartu zuten parte aurtengo Batzar Orokorrean, eta aho-batez onartu zen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako 2014ko memoria eta 2015eko kudeaketa-plana.
Udarakin batera...
Udaberriko oporrak bukatu berri, udaldiari begira jarri da Atxutxiamaika. Aurtengoan ere eskaintza zabala egingo die herriko txikiei, eta ez hain txikiei.
Esperimentuak familian
Kiribilduz egitasmoaren barruan, familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin, esperimentuen tailerra antolatu du Atxutxiamaikak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Zelai baserrira irteera
Elgoibarko ludotekak eta Atxutxiamaikaren aisia egitasmoak Zelai baserrira irteera antolatu dute LH3-6ko ikasleentzat. Baserria Mallabin kokatuta dago, eta bertan, herri kiroletan aritzeaz gain, norberak egindako txorixo muturra jateko eta baserriko animaliei jaten emateko aukera izango dute gaztetxoek.
Udaberriko Txokoen izen ematea zabalik
Atxutxiamaikako Aisia egitasmoak Udaberriko Txokoak antolatu ditu txikientzako.
Egonaldia Zarautzen Atxutxiamaiakarekin
LH3-6 bitarteko ikasleentzat egonaldia antolatu du Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak. Zarauzko aterpetxean izango da egonaldia apirilaren 7tik 10era.
Aurten ere Inauterietako Txokoak antolatuko ditu Atxutxiamaikak
Otsailaren 16, 17 eta 18an antolatuko ditu Atxutxiamaikak Inauterietako Txokoak. Neguko jai hauetako oporraldi txikiaz gozatzeko beste modu bat eskainiko die 2-8 urte bitarteko umeei.
E-posta berriak dauzkagu Elgoibarko Izarran
Elgoibarko Izarraren domeinua aldatu genuen abenduan (elgoibarkoizarra.eus da domeinu berria), eta horren ondorioz elkarteko e-postak aldatu ditugu. Hona hemen elkarteko proiektu eta langileen e-posta berriak.
Zabalik dago Elgoibarko Izarraren santa eskean parte hartzeko izenemate epea
Urtero bezala, baserriz-baserri irtengo dira Elgoibarko Izarrako kideak otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera egunean, hain zuzen ere. Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 30erako eman beharko dute izena.
Oporrak hartuko ditugu gaur!
Elgoibarko Izarrako bazkide profesionalok oporrak hartuko ditugu gaur. Eguerdira arte lanean jardun ondoren, langile-batzarra izango dugu arratsaldean, eta batzarraren ondoren elkarteko ateak itxiko ditugu urtarrilaren 7ra arte.
Euskaraz ez dakiten gurasoentzako hitzaldia
Euskaraz ez dakiten gurasoek euren umeei eskolako lanetan lagundu ahal izateko hitzaldia antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Gaztelaniaz izango da. Abenduaren 15ean izango da hitzaldia.
LH3-6 bitartekoentzako neguko eskaintza
Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak eta Ludotekak eskaintza berezia prestatu dute aurtengoan 9-12 urte bitarteko gaztetxoentzako.
Kiribilduz proiektuaren abenduko ekintzak
Ikuskizuna, sukaldaritza tailerra, eguberrietako apaingarrien tailerra eta familia irteera antolatu dituzte Kiriblek eta bere laguntzaileek. Eguraldi aldaketa dela-eta, etxean geratzeko aitzakiarik ez edukitzeko moduko programazioa.
Xamar: "Euskaldun sortu ginen, eta, nahigabe guztien gainetik, horrek gaitu betetzen"
Etsita eta mutu geratu zen euskal jendea Francoren diktadura gure gainera jausi zenean. Euskal Herriko paisaia iluna zen benetan, eta erdara gero eta toki zabalagoa hartzen hasi zen, euskararen kaltetan. Hala ere, 1960ko hamarkadan, berriro esnatu zen euskaldunak izateko nahia.
Neguko Txokoetan izena emateko aukera zabalik
Gaur hasi eta abenduaren 5era arte eman daiteke izena Atxutxiamaikak antolatutako Neguko txokoetan. Urtero bezala, HHko eta LH1 eta 2ko umeentzako eskaintza prestatu du Atxutxiamaikak.
Xamar: "Etsipenak jota, gerren artetik bizirik irtetea lortu zuten euskaldunak"
Bagoaz, poliki-poliki, gure hizkuntzaren historia hobeto ezagutzeko bidean, Xamar bidelagun hartuta. Bosgarren kapitulura iritsi gara, eta seigarrena baino ez zaigu falta ikastaroa amaitzeko. Azken-aurreko kapituluan, gerra artean bere burua altxatu nahian dabilen Euskal Herria ikusi dugu.
Euskaraz bizi nahi dut! flashmob-a, Euskararen Nazioarteko Egunean
Iaz ekin genion bideari segituz, Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko hainbat elkarte, ikastetxe eta erakundek, Udalaren diru-laguntzarekin, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestaketa-lanetan dihardugu.
Xamar: "Muga eta lege guztien gainetik, Aro Modernoan euskaldunak izateko nahia erakutsi zuen euskal jendeak"
Euskara Jendea ikastaroaren hirugarren saioari Erdi Aroan euskara gure lurraldean nagusi zela esanaz eman bagenion amaiera, laugarrenean Aro Modernoan zentratu ginen, eta, batez ere, Iparraldean jarri zuen azpimarra Xamarrek. Garai hartan Iparraldean euskarak izan zuen loraldian, zehatzago esateko.