Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itxura hartzen ari da Elgoibarko Izarraren ziklo berria

Itxura hartzen ari da Elgoibarko Izarraren ziklo berria

2016/04/25

Apirilaren 18an izan zen Elgoibarko Izarrako Bazkideen Urteko Batzar Orokorra. 25 bazkideren aurrean, 2015ean elkarteak egindakoaren errepaso-balorazioa eta 2016ko helburua nagusiak azaldu zituzten Zuzendaritza Batzordeko kideek. Badihardugu, poliki-poliki, 2014an ekin genion ziklo berriko erronkak eta helburuak lantzen.

Elgoibarko Izarrako presidentearen agurrarekin ekin genion aurtengo Batzar Orokorrari. Batzarrera azaldu ziren bazkideei ongi-etorria egin eta eskerrak eman ondoren, 2015eko erretratu-errepasoa ikusi genuen.

Bideoa ikusi ondoren ekin genien azalpenei, ziklo berriko lau erronkak aintzat hartuta. Hona hemen Batzar Orokorrean esandako ideia garrantzitsuenen sintesia.