Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Apirilaren 18an, astelehena, izango da Elgoibarko Izarrako Bazkideen Batzar Orokorra

Apirilaren 18an, astelehena, izango da Elgoibarko Izarrako Bazkideen Batzar Orokorra

2016/04/08

Bi atal nagusi izango ditu aurtengo Batzar Orokorrak. Lehen atalean, elkarteak 2015ean egindakoaren errepaso-balorazioa azalduko du Zuzendaritza Batzordeak. Bigarrenean, berriz, 2016ko helburuak, lan-plana eta aurrekonturen berri emango du. Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da batzarra, arratsaldeko 19:00etan.

Elgoibarko Izarrako Zuzendaritza Batzordeak dei egiten die elkarteko bazkide guztiei apirilaren 18an egingo dugun Bazkideen Batzar Orokorrean parte hartzeko. Garrantzitsua da Elgoibarko Izarrak zertan diharduen jakitea bazkideok, eta hori da batzarraren helburu nagusia.

 

Lehendakariaren agurraren ondoren, 2015ean egindakoaren aurkezpen-balorazioa eta diru-kontuen memoria egingo dugu. Horren ondoren, berriz, 2016ko lan-ildo nagusien eta aurrekontuaren aurkezpena izango da. Batzarrari amaiera emateko, galdera-erantzunen txanda izango da, bakoitzak nahi duena esan edo galdetzeko.  

 

Eguna: apirilak 18, astelehena

Ordua: 19:00

Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela 

 

Apirilaren 18an elkarrekin izango garelakoan, eskerrik asko.

 

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea

Zuzendaritza Batzordea