Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Haurrentzako udaldiko eskaintza

Haurrentzako udaldiko eskaintza

2016/04/04

Udaberriko oporraldiaren ostean, udako oporraldiaren esperoan daude asko. Itxaronaldia luze egin dakieke, akaso, baina espero baino lehen etorriko da. Atxutxiamaikak eta Ludotekak udaldiko eskaintza prest dugu jada, eta apirilaren 4an ekingo diogu izen emateari.

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Udal Ludotekak eskaintza bateratua prestatu dugu aurtengo udaldirako.

Izen ematea 

Apirilaren 4tik 18ra bitartean egin ahal izango da, eta, hiru aukera dituzu hau egiteko:

  • Elgoibarko Izarran: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00 eta 16:00-18:00 bitartean (ostiral arratsaldeak itxita). 943 741 626 aisialdia@elgoibarkoizarra.eus.
  • Ludotekan: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara.  943 748 883 ludoteka@elgoibar.org
  •  www.elgoibarkoizarra.eus webgunean.
  • Plazak mugatuak dira.
  • Elgoibartarrek lehentasuna izango dute.

 

Apariketan (HH2-HH4) 

Informazioa: KLIK

Izen-ematea: KLIK

Firin-Faran (HH5-LH1) 

Informazioa: KLIK

Izen-ematea: KLIK

Abixadan (LH2-LH3) 

Informazioa: KLIK

Izen-emateak: KLIK

Aldenik-Alden (LH3-LH6) 

Informazioa: KLIK

Izen-ematea: KLIK

Ordainketak:

Kontu korronte bidez egingo dira. - Kuota bi zatitan ordaintzeko aukera egongo da (erdia izena ematean eta beste erdia udalekua hasi baino lehen). Izen-ematea behin betikoa izan dadin, izen-emate fitxa beteta eta ordainketa eginda egon beharko dira.

*Kuota ordaintzeko erraztasunak jarriko ditugu.

ES35 2095 5036 58 1070736292 (KUTXABANK)   

ES55 3035 0007 23 0070065514 (LABORAL KUTXA).  

Kontzeptua: umearen izen-abizenak.

Deskontuak: 

1) DSBL, DBE eta GLL jasotzen duten familiek %70a. 2) Familia ugariek %30a. 3) Bigarren anai-arrebak %30a.