Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik dago iraileko txokoetan izena emateko epea

Zabalik dago iraileko txokoetan izena emateko epea

2016/06/01

Txokoak lau egunetan izango dira: irailak 1, 2, 5 eta 6. Izena emateko epea ekainaren 1etik 10era arte izango da.

Azken urteotan egin dugun moduan, aurten ere iraileko txokoen zerbitzua eskainiko diegu Elgoibarko familiei, Atxutxiamaikaren eskutik.

Helburua umeak eskolan hasi aurreko egunak aisialdi hezitzailearekin janztea da, eta, besteak beste, jolasak, eskulanak, eta bestelako ekintzak antolatuko ditugu.

Iraileko txokoak 2 eta 9 urte arteko umeei zuzenduta daude, eta goizez izango dira, 9:00etatik 13:00ak arte.

Izena emateko epea ekainaren 1etik 10era arte egongo da zabalik.  

Prezioak:

Irailak 1,2 edo 5,6: 24 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 22 €)

Irailak 1,2,5 eta 6: 48 € ((Elgoibarko Izarrako bazkideek: 43 €)

Izena emateko