Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludotekaren VII. Aste Nagusia

Ludotekaren VII. Aste Nagusia

2016/05/19

Elgoibarko Udal Ludotekako VII. ASTE NAGUSIAren atzera kontua hasi da. Urtero legez, ekintzez beteriko astea prestatu dute, eta haurrek zein familikoek aukera izango dute parte hartzeko iragarritako ekintzetan.

Ostiral honetan, Txupinazoarekin batera,  hasiera emango diete jaiei Maalako parkean, 17:00etatik aurrera. Ludok, ludotekako maskota, kartel lehiaketako sariak banatuko ditu eta aurtengo pregoilariek pregoia irakurri ostean hasiko da jaia: buruhandiak, zezenzikletak, dantza eta talde jolasak... Aurten, gainera, Ludotekako buruhandiek estreinaldia egingo dute, Tartalo eta Doraemon; prozesu parte-hartzaile baten bitartez bertako bazkideek aukeratutako pertsonaiak.
 
Hurrengo astean kirola, sukaldaritza eta bidejokuen txanda izango da.  Ekintza nagusiak HAUR ETA GURASOENTZAKO FUTBOLIN TXAPELKETA ETA MINITXEFS SUKALDARITZA TAILERRA IZANGO DIRA 
Aste nagusiari bukaera emateko FAMILIA EGUNA  antolatu dute Kiribilduz egitasmoarekin elkarlanean.

 

Informazioa gehiago:

www.elgoibar.eus

ludoteka@elgoibar.org
 
943 748 883