Albisteak
Apirilaren 8tik 14ra izango da Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udako eskaintzan izena emateko epea
Udako oporraldia gerturatzen ari dela-eta, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak haurrentzako eskaintza zabala antolatu dugu elkarlanean. Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean izango da eta adin tarte bakoitzari egokitutako eskaintza berezitua prestatu dugu.
Xamarri elkarrizketa, etxerako bidea zergatik eta zelan egin zuen jakiteko
1980. urtean ekin zion Xamarrek (Garralda, 1956) bere etxerako bideari. Amatxiri euskaraz egin eta honek “pero ...¿por que hablas así, mi chico?” erantzun zionean.
HH5-LH3 bitartekoentzako Udaberriko eskaintza
HH5-LH3 bitarteko haurrentzako udaberriko eskaintza luzatzea eta zabaltzea erabaki dugu. Arratsalde-pasa bat, egun-pasa bat eta Master Chef saio bat, hain zuzen ere. Apirilaren 5era arteko epea izango dute interesatuek izena emateko.
Euskara batua: Zer lortu dugu? Zein dira erronkak?
Euskara batuaren lorpenak eta erronkak aztertuko dituzte Mikel Zalbidek eta Andres Alberdik, Biba Hasier! ekimenaren baitan antolatu dugun lehen hitzaldi-elkarrizketan.
Udaldirako hezitzaileak behar ditugu
Udaldiko eskaintzan lan egiteko hezitzaileak behar ditu Elgoibarko Izarrak. Gaurtik apirilaren 9ra bitartean zabalduko da lan poltsan izena emateko aukera.
Zapatuan izango da Udaberri Festa
11:30etatik aurrera udaberriz jantziko da Kalegoen Plaza Atxutxiamaikak antolatutako Udaberri Festarekin. Bertan, 2-8 urte bitarteko umeek jarduera ezberdinak egiteko aukera izango dute.
Bi hitzaldi Hasier Etxeberria zenaren oroimenez
Aurten ere Biba Hasier! ekimena antolatuko dugu. Bigarren edizioa izango da. Hasier Etxeberria idazle eta euskaltzale elgoibartarraren oroimenez, elgoibartarron euskaltasuna sustatzeko helburuarekin.
"Askatasunean hazi, hezi eta bizi", askatasunaren pedagogian oinarritutako ikastaroan izena emateko aukera zabalik
Askatasuna zalantzan jarri ezin den printzipioa da eta umeek ere askatasun hori merezi dute, hau da, ez dute inoren zuzendaritzarik behar, are gehiago, zuzendaritza baten beharra suposatzeak oinarrian duen gako filosofiko-existentziala kuestionatu behar dugu; ez garela gure bizitza gidatzeko gai.
Astelehenean zabalduko dugu udaberriko oporraldiko eskaintzan izena emateko aukera
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak eskaintza oparoa antolatu dugu udaberrirako. Adin tarte bakoitzak bere ezaugarriei egokitutako programa propioa izango du eta martxoaren 4tik 17ra bitartean izango da izena emateko epea.
Iruña-Veleia auziari argi apur bat emateko hitzaldia antolatu dugu
Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloa zabalduko duen hitzaldia izango da Juan Martin Elexpuru bergararrak emango duena.
"Erroma Euskal Herrian" hitzaldi-zikloari ekingo diogu otsailaren 27an
Hitzaldi-zikloan Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina emango dugu ezagutzera. Hiru hitzaldi izango dira eta, besteak beste, okerreko zenbait uste zuzentzen saiatuko gara, eta erromatarren garaiari dagozkion zenbait eztabaida edota polemika ere bistaratuko ditugu.
Aldenik Aldenen martxoko eta apirileko eskaintza
Gaur arratsaldetik (otsailak 6) Aldenik Alden programaren martxoko eta apirileko ekintzetan izena emateko aukera dago.
Kiribilduz egitasmoaren familientzako eskaintza otsaila eta maiatza bitartean
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin, ekintza desberdinak antolatu ditu otsaila eta maiatza bitartean.
Ludotekaren eta Gaztelekuaren lizitaziora ez aurkeztea erabaki du Elgoibarko Izarrak
Elgoibarko Izarrak proposatuta jarri zituen martxan Elgoibarko Udalak bi ekipamenduak 2007an, eta ordutik gure elkartea izan da Ludoteka eta Gaztelekua kudatzeko ardura izan duena, baina azken lizitaziora ez aurkeztea erabaki dugu.
Sagardotegira etorri nahi?
Urtero bezala, aurten ere sagardotegira joango gara. Martxoaren 30erako prestatu dugu plana. Egun ederra pasa nahi baduzu Elgoibarko Izarrako lagunekin, animatu eta eman izena otsailaren 15a baino lehen.
Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi?
Aurten ere ez diogu huts egingo duela 25 urte berreskuratu genuen ohitura zaharrari. Otsailaren 4an daukagu hitzordua Elgoibarko baserritarrekin. Kantuan eta eskean irtengo gara baserriz baserri, usadio zaharrak agintzen duen moduan. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera.
Elgoibarko Izarrak koordinatzailea behar du
Atxutxiamaikako proiektu ezberdinak koordinatzeko pertsona bat behar du Elgoibarko Izarrak.
Abenduaren 10ean jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak
Abenduaren 27an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta hil honen 10etik 21era egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarran. Herriko Antzokian izango da jaialdia, gaueko 22:00etan hasita.
Haurrentzako neguko oporraldiko eskaintza
Aurtengoan ere 0-12 urte bitarteko haurrei bideratutako eskaintza oparoa prestatu dugu Atxutxiamaikak eta Ludotekak. Gaurtik hasi eta abenduaren 5era arte izango da izena emateko aukera.
RSS jarioa