Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko berbetia hobeto ezagutzeko ikastaroa

Elgoibarko berbetia hobeto ezagutzeko ikastaroa

2019/10/18

Urriaren 31n amaituko da Elgoibarko Berbetia ikastaroan izena emateko epea. Zortzi ordukoa izango da eta Jesus Mari Makazaga filosolo eta doktoreak emango du.

Elgoibartarrok gure berbetia hobeto ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu. Duela urte batzuk beste horrenbeste egin genuen eta aparteko estimazioa izan zuen ikastaroak. Ea oraingoan ere berdintsu izaten den.

 

Ikastaroa lau egunetan emango da, zortzi orduko iraupenarekin, eta Jesus Mari Makazaga filologo eta doktorea izango da irakaslea. 

 

  • Ikastaro-egunak: azaroak 6, 13, 20 eta 27.  
  • Ordutegia: 18:30-20:30
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela
  • Prezioa: 30 € (27 €, bazkideek).
  • Izena emateko: egin klik hemen943 74 41 12 / barren@elgoibarkoizarra.eus
  • Izena emateko azken eguna: urriak 31

 

Ikastaroa Elgoibarko Izarrak antolatu du, Udalaren laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.