Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Autobusak, urriaren 6an Kilometroak jaira joateko

Autobusak, urriaren 6an Kilometroak jaira joateko

2019/09/18

Zarautzen izango da aurten Kilometroak jaia. Urtero moduan, autobusak antolatuko ditugu ikastolen aldeko jaira joan nahi dutenentzat.

Ni, hi, hura, ikastola mundura! Hori da aurtengo Kilometroak jaiaren leloa. Urriaren 6an izango da, Zarautzen.

Astelehenetik  aurrera (irailak 23) eros daitezke Zarautzera joateko tiketak. Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen bulegoan erosi behar dira urriaren 3a baino lehen.

 Prezioari dagokionez, bazkideek 7 € ordaindu beharko dute (8 €, bazkide ez direnek).  

  • Autobusaren irteera-ordua: 10:00etan, Sigmako autobus-geltokitik.
  • Itzulera: 20:00etan, Zarauztik.

 

Ekimen hau Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak antolatzen du, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.