Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator haurrentzako Neguko oporraldia!

Badator haurrentzako Neguko oporraldia!

2019/11/22

Neguko oporraldiak heltzear daude, eta Atxutxiamaikak eta Ludotekak, Udalarekin lankidetzan, ekintza ugari antolatu ditugu. 5 proiektu ezberdin, adinaren arabera banatuta: SOTOTK(0-6 urte), SOTO-TXOKOAK (HH2), TXOKOAK (HH3-LH1), ABIXADAN (LH2-LH3) eta ALDENIK ALDEN (LH4-LH6).

Neguko oporraldia 2019:  ESKUORRIA

Izen ematea*

Azaroaren 25etik (arratsaldeko 16:00etan) abenduaren 1era bitartean egin ahal izango da. Plazak mugatuak dira.

- www.elgoibarkoizarra.eus

- Elgoibarko Izarraren bulegoan: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00 / 16:00-18:00 (ostiral arratsaldeak itxita).         

- Ludotekan: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara. 

-  Beheko loturetan "klik" eginez.

Udalaren Dirulaguntzak*

Eskaerak abenduaren 4a baino lehen egin beharko dira, www.elgoibar.eus -en edo H.A.Z.en (Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan);

DSBE eta GLL laguntza jasotzen duten familiek kuotaren %70eko dirulaguntza jaso dezakete.

- Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, seme-alaba bakoitzeko kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete .

-Bigarren seme-alaben izen ematea egiten dutenek, bigarren honen kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.

 

TITULU

 

 SotoTK


txokoak
ABIXADAN
ALDENIK ALDEN
Informazio gehiago behar izanez gero jarri gurekin harremanetan atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus edo deitu 943741626 telefonora.