Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Orientazioa familian

Orientazioa familian

2019/09/12

Morkaiko Mendizale Elkarteak eta Atxutxiamaikak "Orientazioa familian" ekintza antolatu dugu irailaren 28rako. Familiek orientazioa lantzeko ibilbide bat egiteaz gain, froga ezberdinak gainditu beharko dituzte.

Noiz: irailaren 28an, zapatua

Ordua: 09:30ean Idotorben

Prezioa: 4€ pertsonako (bazkideek 3€)

Izen ematea: irailaren 25era arte hemen (klik)

Familiak nahastuta egingo ditugu taldeak, euren arteko harremana eta hizkuntzaren erabilera sustatzeko asmoz.

Jarduera euskaraz izango da, beraz, euskara ulertzea ezinbestekoa izango da.

Ekimen hau Udalarekin lankidetzan gauzatzen da.