Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abenduaren 9an jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak

Abenduaren 9an jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak

2019/12/05

Abenduaren 26an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta hil honen 9tik 23ra egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarraren bulegoan. Herriko Antzokian izango da jaialdia, gaueko 22:00etan hasita.

Aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu Elgoibarren. Hona hemen prestatu dugun kartela:

Bertsolariak:

  • Maialen Lujanbio
  • Amets Arzallus
  • Uxue Alberdi
  • Oihana Iguaran
  • Aitor Bizkarra

Gai-jartzailea: Ainhoa Mendibil

Esan bezala, sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke abenduaren 9tik 23ra. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokian salduko dira.

Sarreren prezioa: 11 euro (10 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).

Bertso-jaialdia abenduaren 26an izango da (osteguna), Herriko Antzokian, gaueko 22:00etan hasita.

Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udalaren  lankidetzarekin.  

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.