Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak JOSTAILUEN AUKERAKETA: Zer hartu kontuan?

JOSTAILUEN AUKERAKETA: Zer hartu kontuan?

2019/11/15

Datorren azaroaren 20tik 23ra bitartean JOSTAILUEN ERAKUSKETA antolatuko dugu udaleko zerbitzuak diren Ludoteka eta Gaztelekua eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean.

Eguberri garaia dator, eta dagoeneko, ume eta hain ume ez garenok hasi gara Olentzero eta Mari Domingiri zer eskatu pentsatzen jostailu katalogo, iragarki zein saltokietan erakusten digutenari begira. Aurten ere, bikote honek ez du lan makala izango aukeraketa egiterakoan... "Hau egokia al da? Jostailu honek ez al du lehiakortasuna sustatzen? Edota beste hori ez al da sexista?"

Aukeraketa horren garrantziaz jabetuta, merkatuko eskaintza aztertu, eta hezkidetza, kooperazioa, komunikazioa eta beste hainbat irizpide kontuan izanik,  0tik 99 urtera artekoentzat gomendagarriak diren 60 jostailutik gora jarriko ditugu ikusgai. 

- 0-8 urte bitarteko jostailuak Kultur Etxeko sotoan

- 8 urtetik aurrerakoentzako jostailuak Aita Agirren

.Erakusketaren ordutegia:

AZAROAK 20. eguaztena 17:00-19:30

AZAROAK 21. eguena 17:00-19:30

AZAROAK 22, barikua 17:00-19:30

AZAROAK 23, zapatua 11:30-14:00

Helburu nagusia, jostailu ezberdinak ezagutu, jostailu bakoitzarekin landu daitekeenaz jabetu eta hauek izan ditzazkeen aldaerak ezagutzea.

Jolasteko guneak ere izango dira bi espazioetan, jostailu ezberdinez osatuak bertatik igaroko diren haur, gazte zein helduek jolas dezaten. 10 urte bitarteko beherakoek heldu batekin etorri beharko dute.

Erakusketaz gain, 2019ko jostailuen katalogoa prestatu dugu, adinka, erakusketako jostailu gomedagarriak azaltzen direna, baita aukeraketarako kontuan hartu beharreko zenbait irizpide.