Albisteak
Elkarteko bazkideen Batzar Orokorra izango da maiatzaren 7an
Urtarrilean egindako Bazkideen Batzar Orokorrean erabaki zen moduan, Elgoibarko Izarrak berriz ere deituko ditu bere bazkideak orduan erabaki, onartu edo aurkeztu gabe geratu ziren gaiak lotzeko.
Elgoibarko Izarrak 151.200 euroko diru-laguntza jasoko du Udalaren eskutik 2014an
Atzo (apirilak 15) sinatu genuen Elgoibarko Izarrak eta Udalak 2014rako hitzarmen ekonomikoa. 151.200 euroko diru-laguntza jasoko dugu Udalaren eskutik, aurtengo hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.
Badator Atxutxiamaikaren udako izen ematea
Hasi da jada Atxutxiamaikaren udako eskaintzan izena emateko aukera. Txokoak eta egonaldiak eskainiko ditu Aisialdi Taldeak 2 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako.
Elgoibarko Izarrak bazkideen parte-hartzea sustatu nahi du
Bazkideek elkarteko lan-dinamikan parte-hartzeko prozesuari ekin dio Elgoibarko Izarrak. Bazkideen parte-hartzea izango da ziklo berriko erronketako bat.
Zugarramurdira familia irteera
Zugarramurdin IX. Euskal Titiriteroen Topaketa ospatuko dutela-eta, familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Tailerrak, antzerkiak eta abarrak izango dira ikusgai egun guztian zehar.
Atxutxiamaikaren udaberriko oporraldia
Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak aurkeztu du bere aurtengo udaberriko oporraldia. Txikienentzako txokoak eta gaztetxoenentzako egonaldia Zarautzen antolatu ditu aisialdi taldeak.
Buruhandiak egiteko tailerra
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin, buruhandiak egiteko tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako. Bi saiotako ikastaroa izango da; martxoaren 22an eta 29an.
Asmakuntzak salgai! Ikuskizuna
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak ikuskizuna antolatu du HH2-LH2 bitarteko ikasleentzako.
Inauterietako txokoak martxoaren 4an eta 5ean
Gaur hasi eta otsailaren 21era arte eman daiteke izena Atxutxiamaikak antolatutako Inauterietako txokoetan. HHko eta LH1 eta 2ko umeentzako eskaintza prestatu du Atxutxiamaikak.
Sukaldaritza ikastaroa familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako. Bi saiotako ikastaroa izango da eta otsailaren 15ean eta 22an izango dira saioak.
Kantuan eta eskean Elgoibarko Izarrarekin
Urtero bezala Santa Agenda bezperan Elgoibarko Izarrarekin batera kantuan jarduteko plan polita antolatu dugu. Utarrilaren 28a orduko eman behar da izena.
Eguberriak elkartearen bueltan
Oporretan elkarren aurpegiekin ez ahaztearren gehiegi ezkutatu gabe pasa ditugu eguberriak. Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria lehenengo, Bertso-saioa gero, eta aisialdiko negulekuak bukatzeko. Hau bai menu ona!
5-9 urte bitarteko umeentzako bertso-eskola
Beinke bertso-eskola ari da bere bidea egiten, eta umeak txikitatik bertsoaren munduan murgiltzeko ahalegina abiatu dute. Bertso-eskolan diharduten gaztetxoek egin diete txikienei gonbidapena.
Eguberrietako bertso-saioa Parrokian izango da
Atzo saltzen hasi eta iluntzerako eguberrietako saiorako sarrera guztiak agortu ziren. Arratsaldeko 16:00etan ekingo diogu berriz, sarrerak saltzeari.
Zatoz Elgoibarko Izarraren aldeko tonbolara!
Abenduaren 24an Tonbola jarriko dugu Kalegoen Plazan. Herriko merkatari, ostalari eta artisten laguntzari esker sari mordoa daukagu plazara gerturatuko zaretenontzako.
Abenduaren 27an izango da eguberrietako bertso-saioa
Abenduaren 27an, barixakuan, izango da eguberrietako bertso-saioa. Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Andoni Egaña eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan, Uxue Alberdik jarritako gaiei erantzunez.
LHko umeentzako eskaintza antolatu dute Atxutxiamaikak eta Ludotekak
Bi arratsalde-pasa eta egun-pasa bat antolatu dituzte Atxutxiamaikak eta Ludotekak neguko oporretan LHko umeek primeran pasa dezaten. Egun-pasara familian animatzeko gonbidapena egin diete, gainera, etxeko nagusiei.
Lortu du atxikimendua euskarak!
Urteko 365 egunak euskararenak direla aldarrikatu dugu azken asteotan, ondo aldarrikatu ere. 365 pertsona baino gehiago batu gara aldarrikapenera eta jaira. Abenduaren 3an Plazan egin genuen ekimenak ere argi utzi zuen gogoan badugula euskara.
Jostailuen erakusketa antolatu dute Atxutxiamaikak, Ludotekak eta Gaztelekuak
Haur eta nerabeentzako jostailuen inguruko erakusketa egongo da ikusgai ostegunean eta ostiralean, Kultur Etxeko Sotoan. Jostailuak aukeratzerakoan kontuan hartu beharrekoa azaltzen ahaleginduko dira antolatzaileak.
Neguko txokoetan izena emateko epea zabalik
Gaur hasi eta abenduaren 5ra arte eman daiteke izena Atxutxiamaikak antolatutako Neguko txokoetan. Urtero bezala, HHko eta LH1 eta 2ko umeentzako eskaintza prestatu du Atxutxiamaikak.
RSS jarioa