Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko komunikabideek elkarlanean eman dute Gizakatearen berri

Euskal Herriko komunikabideek elkarlanean eman dute Gizakatearen berri

2014/06/10

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batu zituen gizakatea elkarlanean jorratu zuten hainbat herri komunikabidek, tartean BARRENek. Euskal komunitateentzat interes informatiboa zuen ekimena zela-eta, aukera aproposa iruditu zitzaien komunikabideen arteko elkarlana sustatzeko, eta horretarako apustua egin zuten.

Estreinako aldia izanik, zalantza handiak zituzten eta ekimen polita izan zitekeela aurreikusten bazuten ere, ez zekiten nolakoa izango zen emaitza. Azkenean oso ondo irten zen guztia, eta unean uneko informazioa jasotzeko aukera izan zuten herritarrek, bai paperean, webguneetan eta sare sozialetan. 

#GureEskuDago trendin topic

Sare sozialetan jarraipen koordinatua egin genuen komunikabide guztiek, Facebook eta Twitterren bereziki. #GureEskuDago traola erabili zuten guztiek, eta trendin topic izatera iritsi zen. Giza kate osoko argazkiak bildu zituzten, komunikabide bakoitzak bere herriari zegokion tartearen ardura hartu zuen, eta gero elkarbanatu egin zituzten. BARRENek elgoibartarren 32. kilometroa eta mendaroarren 33. kilometroa jaso zituen argazki zein bideoan. Horrez gain, webguneetan streaming bidez eman zuten gizakatea zuzenean, eta kasu honetan ere, www.elgoibarren.net atarian ikusteko aukera eskaini genuen.

Telebista edota irratia dituzten medioek bitarteko horiek ere erabili zituzten informazioa zabaltzeko. BARRENen kasuan, webgunea eta sare sozialak erabili genituen domekan, eta datorren barixakuan paperean argitaratuko ditugu elgoibartarren eta mendaroarren irudiak.

Euskal komunikabideak elkarlanean aritu ziren estreinako aldia izan da, eta komunikabideek egin duten balorazioa positiboa izan da. Aurrerantzean ere elkarlanean jarduteko lehenengo oinarria izan zen domekakoa.

Elkarlanean parte hartu zuten komunikabideen zerrenda:

 

  • Ahotsa
  • Aiaraldea
  • Anboto
  • Argia
  • Arrosa sarea
  • BARREN
  • Berria
  • Goiena
  • GoierriTB
  • Guaixe
  • Hamaika
  • Hitza
  • Hitzondo
  • Info7
  • Librean zuzenekoak
  • Naiz
  • Piztu
  • Tolosaldeko ataria
  • Tokikom
  • Topatu25 
  • Geltokia

Argazki bilduma: elgoibartarrak eta mendaroarrak giza katean

 

 

 

 

Euskal Herriko komunikabideek elkarlanean eman dute Gizakatearen berri

Elgoibartarrak Durango eta Iruñea arteko Giza katean, 32. kilometroan, Bergaran.