Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tertuliak programako 6 lagunek parte hartu dute Izarran ospatu den Mintza Egunean

Tertuliak programako 6 lagunek parte hartu dute Izarran ospatu den Mintza Egunean

2014/06/03

Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Mintza Eguna Arabako Izarran izan da aurten, eta elkarteak kudeatzen duen Tertulia programako sei lagun egon ziren bertan zapatuan. Eguraldi hotza baina giro beroa izan zutela esan digute Izarran egon zirenek.

2006ean antolatu zuen Euskaltzaleon Topagunea estreinakoz Mintza Eguna ekitaldia. Beraz, aurtengoa 9. edizioa izan da. Iaz Elgoibarren ospatu zen jaia, Elgoibarko Izarraren 50. urteurrena zela-eta.

Euskal Herriko 80 herritan dago Tertuliak programaren antzerakoren bat, eta 5.500 lagun inguruk parte hartzen dute. Programaren helburua nagusia euskara erabiltzeko guneak edo lagunarteak sortzea da. Euskara erabiltzeko ohiturarik ez dutenak eta euskaraz bizi direnak astean behin ordubetez elkartzen dira, elkarrekin euskaraz aritzeko.  

 

Elgoibarko Izarrari dagokionez, Tertuliak programa 2000. urtean jarri zuen martxan elkarteak. Harrez gero programak ez du etenik izan, eta urtero-urtero 20-25 lagunek parte hartzen dute, bataz beste. Elgoibarko Udalak babesten du diruz programa hau. 

 

Tertuliak programako 6 lagunek parte hartu dute Izarran ospatu den Mintza Egunean

Elgoibartik joandako mintzalagunak