Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Logotipo berriak ziklo berrirako

Logotipo berriak ziklo berrirako

2014/07/22

Izaera berriak irudi berria ere eskatzen duela pentsatu dugu, eta logotipo berriak prestatu ditugu Elgoibarko Izarraren ziklo berrirako. Orain artekoak oroitzapenen armairuan gorde, eta hiru logotipo berri izango ditu aurrerantzean elkarteak.

Elgoibarko Izarrarena izango da logotipo nagusia, elkartea bere osotasunean bilduko duena, eta horrekin batera beste bi logotipo izango ditugu: Atxutxiamaikarena izango da bat, eta BARRENena bigarrena.  

 

Ikus ditzagun hiru logotipoak: 

hiru logotipo berriak

Hiru logotipoak prest dauzkagu, eta bakoitzaren funtzioak eta erabilera ere onartu ditugu. Helburua urtea amaitu aurretik logotipoen gainean erabakitakoa martxan jartzea da, baina hasi gara, poliki-poliki bada ere, logotipoak bistaratzen.