Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hasi gara Txiki Eguneko bazkaria prestatzen

Hasi gara Txiki Eguneko bazkaria prestatzen

2014/06/20

Aurten ere herri bazkaria antolatuko du Elgoibarko Izarra kultur elkarteak Txiki Egunerako, abuztuaren 25erako. Mauxitxa txarangaren kalejira bukatu ostean izango da bazkaria, Sigmako aparkalekuan.

Menu bakarra izango da aurten: patatak errioxar erara, oilasko-izter errea, osagarriekin eta bizkotxo bustia esne-gainarekin postrerako.

Bazkaritarako izena emateko epea zabaldu dugu dagoeneko, eta interesatuek bi aukera dauzkazue horretarako: BARREN astekariaren bulegora etorrita edota Internet bidez, hemen klik eginda.

Bazkaritarako txartelak 20 euro balio ditu (18 euro Elgoibarko Izarrako bazkideentzat) eta uztailaren 18a da izena emateko azken eguna.

Era berean, espresuki egun horretarako diseinatutako kamisetak ere atera ditugu, eta luze ez dela jarriko ditugu salgai, 10 euroan (bazkideek 9 euro).