Albisteak
Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea
Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta dagoeneko zabalik dago 2021-2022 ikasturtean izena emateko epea.
EUSKARA ALA EZKARA ERTZETAN? jardunaldia, urriaren 16an
Gero eta gutxiago falta aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldirako. Urriaren 16an izango da, IMH ikastetxean. Izen-ematea zabalik dago.
Leire Garatxena da Atxutxiamaikako arduradun berria
Leire Garatxena Larrabek (Ajangiz, 1991) ordezkatuko du Naiara Martin Atxutxiamaika aisialdi taldean, aldi batez. Bera izango da Sailaren arduraduna.
LAN ESKAINTZA
Elgoibarko Izarrak aldi baterako Atxutxiamaikarako aisia hezitzaileko koordinatzailea behar du.
Bihar, uztailak 30, oporrak hartuko ditugu!
Bihar itxiko ditugu elkarteko bulegoko ateak. Hilabeteko oporrak hartu eta abuztuaren 30ean bueltatuko gara lanera. Gozatu abuztuan, oporrak izan edo ez.
Abuztuaren 30etik irailaren 7ra ere TXOKO OSAGARRIAK!
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak, txoko osagarriak eskainiko ditu udako oporren bueltan.
Edu Iriondoren “Satorra eta gu” kontzertua, uztailaren 3an
Mungian bizi den Edu Iriondo elgoibartarraren bigarren lana da “Satorra eta gu” diskoa. Herriko Antzokian izango da kontzertua eta sarrerak salgai daude dagoeneko.
"Sugarren mende" liburuaren aurkezpena, TERTULIAK programaren ikasturte amaierarako
Aurten liburu baten aurkezpena izango dugu TERTULIAK programaren ikasturte amaierarako. Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) eta Helena Xurio (Zugarramurdi, 1970) etorriko dira gurera Sugarren mende liburua aurkeztera.
Katamixarren basoa; naturan hazi eta hezteko gunea
Txillarre Baserriak eta Elgoibarko Izarrak proiektu berri bat jarriko dute abian irailean: Katamixarren basoa. Eskola orduz kanpoko jarduera izango da eta naturan hazi eta hezteko gunea eskainiko zaie bertan parte hartuko duten umeei. HH3tik gorako umeei zuzenduta egongo da.
LH4-6 bitartekoentzako Zumaiara irteera
Atxutxiamaikaren Aldenik Alden programak egunpasako irteera antolatu du Zumaiara maiatzaren 29an. Bertan erronka ezberdinei aurre egiteko jolasak prestatu dituzte hezitzaileek parte hartzaileen gozamenerako.
Umeentzako kontzertuak eta tailerrak Idotorben
Elgoibarko Musika eta Dantza Eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikaren Kiribilduz programak umeentzako kontzertuak eta tailerrak antolatu dituzte HH3tik gorako umeentzat maiatzaren 21ean, 17:30etik aurrera.
Atxutxiamaika eta Ludotekaren eskaintzan izena ematen duten guztiek izango dute plaza udako eskaintzan
Gaur, maiatzak 7, Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udaldiko plazak esleituko dira. Izen emate epe barruan izena eman duten pertsona guztiek plaza izango dute udaldiko eskaintzan
LAN ESKAINTZA
Elgoibarko Izarrak bi langile behar ditu: Aldi baterako Atxutxiamaikarako aisia hezitzaileko arduraduna eta irailetik aurrera martxan jarriko den natura proiekturako hezitzailea.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak 2020ko Errenta kanpainan aitorpenak euskaraz egitera animatzen dituzte elgoibartarrak.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak gonbita egiten diete elgoibartarrei, herritarren hizkuntza gaitasunak balioan jarriz, errenta aitorpena egitean eta Ogasunarekiko harreman hizkuntza zehaztean, euskara aukeratu dezaten.
LH4-6koentzako rol jokoa antolatu du Aldenik Alden programak
Morterika inguruan pasako dute eguna LH4-6 bitarteko umeek. Tribu ezberdinez osatutako rol jokoa izango da eta erreinu galduaren sekretua aurkitu beharko dute parte hartzaileak.
Udaldian praktikak egiteko aukera eskainiko du Elgoibarko Izarrak
Aurtengo udaldian praktikak egiteko eskaera epea zabalik dago, jada. Interesatuek curriculuma bidal dezakete webgune honen hasiera orrian dagoen "lan poltsa" atalean.
Elgoibarko Izarrak udaldia luzatuko du eta zaintza eskainiko du
Ludotekarekin antolatzen dituen lau asteko udaldia beste bi astez luzatuko du Elgoibarko Izarrak. Horrez gain, zaintza zerbitzua ere eskainiko du 08:00-10:00 bitartean.
Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udako aisia eskaintza
Apirilaren 19tik maiatzaren 2ra bitartean egongo da udaldiko eskaintzan izena emateko aukera. Plazen esleipena, aldiz, maiatzaren 7an izango da. HH2tik LH6ra bitarteko eskaintza egin dugu eta adin tarte bakoitzari egokitutako eskaintza berezitua izango da.
Orientazio proba familientzako
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udal ludotekak eta Morkaiko Mendizale Elkarteak elkarlanean, familientzako orientazio proba antolatu dute apirilaren 17rako, zapatua. Parte hartzaileek herriko txoko ezberdinak ezagutu ahal izango dituzte eta erronka ezberdinei ere aurre egin beharko diete ibilbidean zehar.
Udaldirako hezitzaileak behar ditugu
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak udaldiko eskaintzan lan egiteko hezitzaileak behar ditu. Apirilaren 8ra arte egongo da izena emateko aukera.
RSS jarioa