Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA

2021/12/17

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi! Abenduaren 24an eguerdiko 12:00etan Elgoibarko kaleetatik zehar ibilbidea egingo dute.

Olentzero eta Mari Domingik Elgoibarko kaleetatik ibilbidea egingo dute traktorearen gainean. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira Maalako plazatik; ostean, San Frantziko kalea, Errosarioa kalea, Kalegoen plaza eta Santa Anan bukatuko da.

13:15ean streaming bidezko mezu bat helaraziko dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea youtubeko kanaletik.

Gutunak ezingo zaizkie eskura eman, beraz, postontziak jarri dira Elgoibarko hiru puntutan: Kalegoen plazan, Kultur Etxe kanpoan eta Aita Agirre kulturguneko barruko sarreran.

Ekintza hau Elgoibarko Izarrak antolatu du Elgoibarko Udalaren laguntzaz.

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA

Kartela