Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak HURBILTZEN EGITASMOA MARTXAN DA!

HURBILTZEN EGITASMOA MARTXAN DA!

2021/11/19

Familiek elkarren artean kulturartekotasuna eta hizkuntza aniztasuna aitortuz, modu horizontalean harremanak sortzeko aukerak izango dute, egingo diren dinamikez baliatuz.

Herrira etorri berri diren familiei, edota euskaratik urrun daudenei harrera hizkuntzatik egitea nahi da egitasmo honekin. Horretarako, euskara erdigunean jarriz herriko beste familia euskaldunekin harremanetan jarriko dira familia bikoteak eta hauen haurrak eta astero adostuko dute hitzordu bat. Egitasmoan parte hartuko duten familien parte hartzea bolondresa da eta familia guztiak dinamizatzaile batekin elkartuko dira saio gidatua egiteko.

Dinamika honen bidez familiek elkarren artean kulturartekotasuna eta hizkuntza aniztasuna aitortuz, modu horizontalean harremanak sortzeko aukerak izango dituzte, elkarbizitza berdintasunean eraikiz, euskarara hurbilduz eta kohesiorako hizkuntza euskara izateko pausuak emanez.

Egitasmoa hau, Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu du Elgoibarko ikastola eta guraso kontseilua,  Elgoibarko herri eskola eta guraso elkartea eta Euskaltzaleen topagunearen laguntzaz.

HITZALDIAK

Bi hitzaldi izango dira azaroaren 29an eta 30ean Aita Agirre kulturgunean arratsaldeko 17:30ean. Euskara bidegurutzean eta disfrutando de los idiomas. Informazio gehiago kartelean.

IZEN EMATEA

Egitasmo hau doakoa da parte hartzaileentzat, asistentzian konpromisoa hartzea eskatzen da soilik. 

Egitasmoan izena emateko, Elgoibarko Izarra elkartera etorri edota HEMEN klikatu eta galdetegia bete.