Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Haurren aurrean, helduok heldu" ekimenaren hasiera-ekitaldia, azaroaren 22an

"Haurren aurrean, helduok heldu" ekimenaren hasiera-ekitaldia, azaroaren 22an

2021/11/19

Maalako parkean izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita; 0 eta 12 urte arteko umeak eta umeekin harreman zuzena daukaten helduak daude gonbidatuta.

0 eta 12 urte arteko umeekin harreman zuzena duten helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatu eta euskara gehiago erabil dezagun prestatu da Haurren aurrean, helduok heldu aktibazio ekimena. Euskaltzaleon Topaguneak prestatu du eta Euskal Herriko 80 herritan egingo da ariketa arazoaren 22tik abenduaren 5era,   

Ariketa helduentzat da eta helduak umeekin batera dauden gune eta uneetan egingo da: jolas-parkeetan, tabernetako terrazetan, ikastetxeen atarietan, etxean …

 Hasiera ekitaldia: azaroak 22, astelehena.

  • Ordua: 18:00
  • Tokia: Maalako parkea

 

Aurkezpenera, aitatu moduan, gonbidatuta daude 0 eta 12 urte arteko umeak eta adin horretako umeekin harreman zuzena daukaten guraso, senitarteko eta zaintzaileak.   

 

Aurkezpen ekitaldian ariketako identifikagarriak salduko dira:

  • Lepokoak, ariketa egiten dihardugunean jartzeko (1 €).
  • Etxekoan jartzekoak, guraso eta seme-alabak elkarrekin egoten diren guneren batean jartzeko (2 €).

 

Elgoibarko eragileak: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Elgoibarko Haurreskola eta Ludoteka.